Dekretuaren testu osoa
Maisu-Maistrentzako lanpostuen zerrenda
CAMBIAR A EUSKERA AYUDA MENÚ DE INICIO


387/2005 Dekretua, azaroaren 15ekoa, Euskal Autonomia Elkarteko Haur eta Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Zereginen Ikaskuntzarako Ataletako eta Helduen Heziketako herri ikastetxeetako maisu-maistrentzako lanpostuen zerrendak onartzen dituena.


   

Unibertsitatekoez kanpoko EAEko Irakaskuntzako Irakasleen kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legeak, irakaskuntzako funtzio publikoaren egitura eta antolaketari buruzko II idazpuruaren I. atalburuan, lanpostuen zerrendak arautzen ditu, zerrendak egiterakoan bete behar diren oinarrizko printzipioak eta prozedura bideak adieraziz.

 

   Eraskinetan agertzen diren lanpostuak ondorengo parametro hauen bidez identifikaturik daude: espezialitateaz, hizkuntza-eskakizunaz eta derrigorrezkotasun-dataz. Hizkuntza-eskakizunak martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuak (apirilaren 2ko EHAAn) urtarrilaren 18ko 6/2000 Dekretuaren bidez aldatua izan dena (urtarrilaren 20ko EHAAn) ezarri zituen hizkuntza-ereduen araberako proportzioetan finkatu dira. Helduen Hezkuntzako ikastetxeetako lanpostuei hizkuntza eskakizunak jartzeko, uztailaren 23ko 182/2002 Dekretuak ezartzen dituen irizpideak erabili dira.

 

   Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2005eko azaroaren 15ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

 

XEDATU DUT:

 

   1. Atala.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko Haur eta Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. Zikloko, Zereginen Ikaskuntzarako Ataletako eta Helduen Heziketako Herri Ikastetxeetako 2005-2006 ikasturteko maisu-maistren kidegoko lanpostuen zerrendak onartzea. Lanpostu-zerrenda hauek II, III, IV, V y VI eranskinetan azaltzen dira.

 

   2. Atala.- I Eraskinean azaltzen den ikastetxea sortzen da

  

   3. Atala.- Lanpostu baten irakas-eremua ikastetxe batean baino gehiagotan hedatzen denean, lanpostuak ibiltari bezala sailkatzen dira. Ikastetxeren bat herri desberdinetan kokaturik dagoenean herri batetik bestera doazen irakasleen lanpostuak ere ibiltariak izango dira.

 

   Lanpostu hauek betetzeak arautegiak ezartzen duen bidai-gastuetarako dirua jasotzeko eskubidea ekarriko du.

  

   4. Atala.- Lanpostuen hornikuntza-sistema lekualdatze-lehiaketa izango da, lanpostu bereziena izan ezik. Azken hauen hornikuntza lehiaketa espezifikoaren bidez egingo da.

 

GEHIGARRIZKO XEDAPENAK

 

   Lehenengoa.- Eraskinetan azaltzen diren lanpostuek honako berarizko osagarria dute:

 

Maisu-Maistren Kidegoa: 708,69 euro // hileko

 

   Dedikazio bereziarengatik berarizko osagarriari 82,08 euroko kopurua gehituko zaio. Kopuru hori gradua egiaztatzearen ondorioz lortutako lanpostuetan diharduten irakasleek kobratuko dute, ezertzen den prozeduraren arabera.

 

   Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren I. Zikloko lanpostuetan diharduten maisu-maistren destino osagarriari 131,72 euro igoko zaio hilean, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen zenbatekoarekin berdintzeko.

 

   Bigarrena.- Bestalde, zuzendaritza-karguak dituzten maisu-maistrek, honako berariazko osagarria jasoko dute:

 

 

a)         Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan zuzendaritza-karguak dituzten maisu-maistrak.

 

Lanpostua

Zenbat gelatako zentroa

Urtean zenbat

(eurotan)

Zuzendaria A 

> 55

4.530,86

Zuzendaria B 

> 23

4.204,72

Zuzendaria C 

> 15

3.140,00

Zuzendaria D 

> 7

2.425,01

Zuzendaria E 

> 2

1.769,33

Zuzendaria   

£ 2

950,24

Zuzendaritza-Karguak A

> 55

2.044,68

Zuzendaritza-Karguak B

> 23

1.966,53

Zuzendaritza-Karguak C

> 15

1.966,53

Zuzendaritza-Karguak D

> 7

1.419,04

 

b)         Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan zuzendaritza-karguak dituzten maisu-maistrak.

 

Lanpostua

Zenbat gelatako zentroa

Urtean zenbat

(eurotan)

Zuzendaria A 

> 55

5.207,10

Zuzendaria B 

> 23

4.560,12

Zuzendaria C 

> 15

4.208,86

Zuzendaria D 

> 7

3.882,71

Zuzendaria 

£ 7

2.896,41

Zuzendaritza-Karguak A 

> 55

2.896,41

Zuzendaritza-Karguak B 

> 23

2.818,25

Zuzendaritza-Karguak C 

> 15

2.207,81

Zuzendaritza-Karguak D 

> 7

2.207,81

Zuzendaritza-karguak

£ 7

950,24

Mintegi/DBH-ko sailaren burua

 

607,85

Koordinatzailea

 

655,53

Irakasle delegatua

 

655,53

DBHko kalitatearen arduraduna

 

655,53

Zuzendari albokoa A

 

2.896,41

Zuzendari albokoa B

 

2.818,25

Zuzendari albokoa C

 

2.207,81

Zuzendari albokoa D

 

2.207,81

Idazkari albokoa

 

1.143,06

 

   Hirugarrena.- Lanpostuen hizkuntza eskakizunen derrigorrezkotasun-data, dagokien urteko irailaren bata izango da.

 

AZKEN XEDAPENA

 

   Dekretu honek E.H.A.A.n argitaratzen denetik sortuko du indarra.

 

   Vitoria-Gasteizen, 2005eko azaroaren 15ean

Lehendakariaa,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARCUARTUU.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

I Eranskina (Sortzen diren ikastetxeak)
Anexo Haur eta Lehen Hezkuntza
Anexo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
Anexo Helduen Heziketa
Anexo Zereginez Ikaskuntzako Atalak
Anexo Lurralde Ordezkaritzak

Azken eguneratzea:05 - 11 - 16

Ikastetxeen zuzendaritza.

siguiente indice